... & press enter to start

Mintzaldia

Raouf Ghozzi medikua, Ainizan izanen da, maiatzaren 3an, ostegun arratsean.

 

Lyme eritasunaz informarmazioa, prebentzioa eta sentsibilizazioa

 

Debate publikoan usu entzuten den gaia dugu jorratuko, kontrako bi ikusmolde dituenak.

Lyme eritasunak misterio anitz gordetzen dauzkigu oraino. Borréliose de Lyme deitua ere, lakasta xixten bitartez biltzen da eritasuna eta gero eta jende gehiago hunkitzen ditu.

Raouf Ghozzi Lannemezan ospitalean mediku da eta FFMVT frantses federazioaren lehendakaria (Fédération française des maladies vectorielles à tiques).
Ainizako gaualdia animatuko du aipagai hauen inguruan : Lyme eritasunaren egoera klasikoak, diagnostika finkatzeko zailtasunak, lakastak eragin eritasunak eta ordainparteak.

FFMVT federazioak eriak, medikuak eta ikerlariak biltzen ditu. Sufritzen duten erieri aho batez hitzegiteko xedea du. Prebentzio ekitaldiak plantan ezartzen ditu bestalde eta eritasun kutsudun konplexu honen ezagutza aitzinarazteko gogoa du.

 


AURKEZPENA DESKARGATU


 

Gaualdia deneri idekia da.
→ Kasu : lekuak mugatuak dira. Zure izena eman 05 59 37 18 82 zenbakira deituz.

 

Emaitza librea egin dezakezue ikerketaren alde/ FFMVT

Date

maiatza 03 2018

Time

20:30 - 23:55

Location

Ainiza Monjolose
TOP