... & press enter to start

SEAHU Agora elkartea

20 abendua, 2018 / BY EHLG / EHLG

SEAHU Agora elkarteak (« Service Educatif d’Accueil et d’Hébergement d’Urgence ») 12 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduriko etenaldi egonaldiak proposatzen ditu.

Horretarako elkartzeak, laborantza etxalde bat duen familiak xekatzen ditu, errepero galtzen ari diren gazte hauen errezebitzeko.

Gazte hauek, ingurugiro zail eta urbanoan bizi dira eta urruntzeko beharra dute erreperio eta modelo berri batzuen barneratzeko.

Baserriko familiek errola haundia dute prozesu hortan, gazte hauei gauza ainitz ekar lezaketelako :

  • Beren ingurugiro zailarekin eta mozte, hatseden memento bat
  • Leku lasaigarri eta kuadratu bat
  • Erreperio berri batzu, elkarteko proiektuari eta familia bakoitzari lotuak diren lege eta bizi moduei esker
  • familiako kideekin eta ingurukoekin jende arteko harraman sanoak
  • laborantza etxalde bati loturiko erritmo bat, kabala, kultura, aroa eta sasoinen araberakoa
  • etxaldeko lanetan parte hartzea beharrezkoa
  • beren buruarekiko estima garatzea, zuen transmizioaren bidez izaiteko manera eta jakintza berri batzu

Noiztenkako eta zuek erabaki denborako egonaldiak dira (7 eta 90 egun artean),

elkarteko kideekin etengabeko harremanean.

Astero gaztearen bilakaera aipatzeko elkarrizketa bat antolatua da. Gainera, elkartea eta familiaren arteko etengabeko lotura iraunkor batek gerta litezken zailtasunen aintzinean sustengatua ukaitea ahalbideratzen du.

Boluntarioko egonaldiak dira, bainan egunka eta haurka gastu ordain bat emana izanen zauzue.

Gazte hauek zuen beharra dute.

Informazio gehiagorentzat, deitu 05 59 65 87 59
Agora Elkartea –Yauberria Etxea – 64120 Mehaine

Seahuagora1@wanadoo.fr

 

TOP