Laboraria zira ? Zure PAC deklarazioa apirilaren 1etik maiatzaren 15era betetzen ahalko duzu.
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak desmartxa horrendako laguntzen ahal zaitu, apirilaren 10ean hasiko dituen hitzordu indibidualeri esker, Ainiza Monjoloseko egoitzan.
EHLG-ko kontseilariak, Ainiza Monjolosetik pixka bat urrun bizi diren laborarien etxetara hurbilduko dira ere bai, Maulen, Senperen, Urruñan eta Atharratzen eginen diren permanentzien bitartez (egun osoan, hitzordu batekin) :
– MAULEn (zerbitxugunean), apirilaren 11n, ostiralean
– SENPEREn (herriko etxean), apirilaren 22an, asteartean
– URRUÑAn (herriko etxean), apirilaren 24ean, ostegunean
– ATHARRATZEn (herriko etxean), apirilaren 30ean, asteazkenean
Bortu kudeatzailea zira ? PAC deklarazioak betetzeko eta DPB aldaketen kalkuluak egiteko laguntzen ahal zaitugu.
→ Hitzordu bat hartu oraindik goiti, 05 59 37 18 82 zenbakira deituz.