
KASU, GIBELATUA ! Belar idortzearen kudeaketa hobetu belartegian
KASU!!! Formakuntza gibelatua da
Xehetasun gehiagorentzat deitu 05 59 37 18 82 zenbakira
VIVEA formakuntza hau laborari aditu publiko bati zuzentzen da.
Goizean Donaixtiko Ekibegia Gaec-an iraganen da formakuntza, arratsaldean aldiz Aiherrako Aintzina Gaec-an.
Lehen hitzordua 2019ko maiatzaren 23an, ostegunez, 9’30-tik 17’30-ak arte, bazka belartegian nahas-mahas idorrarazteko unitatea hobeki kudeatzeko, Yann Charrier (SGF Conseil) teknikariaren parte hartzearekin :
– belar motak eta belar pikatze memento egokiak
– belar pikatzea, biltzea eta belartegian sartzea
– belartegia aireztatzea
Bigarren egunaldia 2019ko irailaren 26an, ostegunez : berrikuntza teknikoak (deshezegailua, energia ekonomiak, idortze teknikak).
Izen emaitea : Manue Bonus, 07 82 47 15 24, 05 59 37 18 82