... & press enter to start

Nolako emantzipazio prozesua, Ande mendietako laborarientzat ?

Argentinako Salta probintziari behako bat

Paula Lucia Olaizola & Claudio Ramiro argentinar lagunekin

Paueko unibertsitateko Passages laborategiak Paula Lucia Olaizola eta Claudio Ramiro Argentinarrak errezebitu ditu urri hastapenean.

Laborantzako garapen proiektuak jarraikitzen dituzte biek, Argentinan. Paulak INTA (Instituto Nacional de Tecnología Agropecuaria) agentzian lan egiten du. Argentinako agronomia ikerketa eta laborantza garapenerako zentroa da INTA. Claudio, Red Valle gobernuz kanpoko erakundeko kidea da.

Paulak, Ande mendietako laborarien emantzipazioaz tesia bat bururatzen du. Van Der Ploegek (2014) proposatzen duen azterketa koadrotik haratago joanez, gaur egun Andetako laborari baten bereizgarri nagusiak aztertzen ditu ikerlariak, eta Ipar Andetako laborarari argentinar talde baten autonomia irabazte prozesua deskribatzen du.

Paula Lucia Olaizola eta Claudio Ramiro Ainiza Monjolosera etorriko dira asteart arratsean, Salta probintziako Calchaquís ibarrean jarraiki dituzten hainbat proiekturen berri emaiteko.

Mintzaldia espainolez. Itzulpena segurtatua frantsesera.

Sartzea urririk.

Date

Urr 22 2019

Time

20:30 - 23:00

Location

Ainhice-Mongelos
TOP