Etxaldea Ipar Euskal Herrian kokatua da, Baiona eta Akizetik 20mn-tan, autobideko jalgibide batetarik hurbil. Bi kidek kudeatzen dute. Lan sailez aldatu nahi dutela eta, beren etxaldea instalatzeko xedea duen laborari bat/batzuei saldu nahi dute 2022an.
Lurrak eta bastimenduak saltzeko dira : 1,32 ha hauetan 1500m2 negutegi (pareta bikoitza,loregintza lurretik kanpo, legar-ohe gainean pausatu oihal baten gainean, drainatze on batentzat), Aturri bazterrean kokatzen diren 0.57ha lur hareatsu landuak, eta 0,6 ha lur buztin-lohitsu.
Gaur egun, etxaldea landare bizikor eta arrosen ekoizpenean berezitua da, salmenta zuzenean etxaldean eta merkatuetan + duela hamar bat urte landatu ehun bat fruitudun eta 50 bat hurrondo.
Ureztatzea ur-saretik egiten da eta baita egituratik berreskueratzen den euritako uretik.
Etxaldea lurretik kanpoko kulturentzat arrunt egokia da, kontainer edo zakuetan ( adib. : marrubi/martxuka/fruitu-ttipi…). Produkzioen dibertsifikatzea posible da (adib.: barazki, landare aromatiko…).
Salgai den tresneria :
– ureztatze-sare automatizatua
– ura berreskuratzeko 50 000 pintako tanka
– ibilgailu utilitario bat
– tresneria ttipia
Harremanetan sartu Maël BERIL, EHLG-ko animatzailearekin : 05 59 37 18 82, mael@ehlgbai.org