Formakuntza | Koltzaren ibilbide teknikoa
Sargai guti galdegiten duen koltzaren ibilbide tekniko berritzailea menperatzeko ikastaldi hau proposatzen dautzu Euskal Herriko Laborantza Ganbarak.
Lau egunerdiz iraganen da :
- Urtarrilaren 18an, asteartez > Isturitzen (bota pare batekin eta etxeko belar tzarrekin etorri)
- Martxoaren 8an, asteartez > lekua finkatzekoa
- Agorrilaren 10ean, asteazkenez > lekua finkatzekoa
- Urriaren 4ean, asteartez > lekua finkatzekoa
Horrez gain, hitzordu indibidual bat proposatzen dautzugu zure etxaldean.
Ikastaldiaren edukia : belar tzarrak, intsektuak eta koltzaren eritasunak ezagutu ; koltzaren garapen onarentzat lurraren kalitatea behatzen ikasi ; koltzaeta lekadunak elkartzeko teknikak ; koltzaren ongarriztatzea kudeatu ; biomasa pizatzeko metodoa ; belar tzarren kentzea kudeatu.
Formatzailea: Manue Bonus (EHLG)
Informazio praktikoak :
> Formakuntzaren programa zehatza HEMEN
> Salmenta-baldintza orokorrak HEMEN
> Barne araudiak : HEMEN
Mugikortasun murriztua duten pertsonak gure zerbitzuetatik hurbiltzen ahal dira haien harrera elkarrekin prestatzeko.
Izen emaitea :
– Zure izena Interneten emazu : IZEN EMAITE FITXA BETE
– edo telefonoz : 05 59 37 18 82