
Ahuntz Pirenaikaren pesta
Ahuntz Pirenaikaren bestaren lehen edizioa antolatzen du Euskal Herriko Ahuntz Pirenaika hazleen taldeak, Donibane Lohitzuneko herriaren partaidetzarekin, 2022ko maiatzaren 15an igandearekin, Donibane Lohitzuneko merkatu estalian.
Besta horren helburua da publikoari ahuntz arraza, hazteko manera eta produktuen ezagutaraztea besta giro familial batean.
Bestaren egitaraua
• Ahuntz erakustaldia
• Merkartua:
◦ Pirenaika ahuntza hazleen produktuen salmenta (gasna eta saboinak)
◦ Pittika haragi jastatzea (tokiko sukaldariek bertan sukaldaturik) : Donibane-Lohitzuneko Zoko Moko ostatuko Mathieu Moity ; Donibane-Lohitzuneko Bar Basque ostatuko Cédric Marinello ; Urruñako Arotzenia elkarte ostatuko Antoine Chepy ; Bidarteko Ezkia ostatuko Olivier Henry ; Miarritzeko Hotel du Palais ostatuako Aurélien Largeau ; Irulegi Jarapeako Patrick Brandao eta Manon Bouchonneau
• Musikariek alaiturik
Gehiago deskubritzeko egun hortan parte hartzea proposatzen dautzuegu !
Ahuntz Pirenaika hazleen taldea, Ariège departamenduan kokatua den « Chèvre des Pyrénées » izeneko elkartearen tokiko adarra da. Gaur egun, 4000-ko bat ahuntz kondatzen dira Pirinioetan.
Iparraldean, ahgero eta hazle gehiagok tokiko arraza honen hautua egiten dute. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak taldea jarraikitzen du, animazioa mailan..
EHLG-k jarraikitzen dituen proiektu kolektiboetaz gehiago jakin >>