

TRANSMISIOA-INSTALAZIOA : Etxalde bisita Arrokiagan
Etxaldearen hartzaile berria ondoan duzun auzoa delarik…
Euskal Herriko Laborantza Ganbara etxalde bisita bat proposatzen du Arrokiagan, Xiberoan, setemearen/buruilaren 24ean, asteart arratsaldez, 14.30tan.
Hitzordu hau EHLGren etxalde transmisioa saileko animazio eta sentsibilizazio programaren barnean sartzen da.
👥 NORENTZAT ? Laborariak, etxaldearen segida uztekoa dutenak baita laborantzan plantatzeko xedea dutenak.
Jokoan dena :
→ Etxaldearen segida uztearekin jokoan dena esplikatu
→ Segida uzten dutenak eta arrahartzaileak, 2 publiko hauek elkartzea, beren kezkak partekatzeko eta heien elgar ezagutza errextuko duen leku bat sortzeko
→ Urrats eta laguntzetaz informazio orokorra emaitea.
Pierre Oyhenard gazteak bere etxaldean errezebituko gaitu.
Badu 5 urte laborantzan plantatua dela. Jean-Clauden baserria arrahartu du, familia kuadrotik kanpo. Alta, biak elgar ezagutzen ziren untsa herri berekoak baitira eta auzoak !
Batzuetan, ez da urrun joan behar etxaldea familiatik kanpoko norbaiti uzteko. Xiberoan bereziki, 550 etxalde kondatzen dira eta horien artean 40 baten segida familia eremutik kanpoko bati utzia, eta anitzetan, ez da nehore xehetasun ttipi horretaz oroitzen, hainbeste baitu arrahartzaileak bere ziloa egina, etxaldean bezala lurraldean.
Pierre eta Jean-Clauden lekukotasunak entzunen ditugu : kondatuko daukute proiektua nola sortu zen, solasaldiak nola abiatu zituzten, zer urrats egin dituzten, transmisioa nola bizi izan duten, eta gaur egun nola bizi duten.
Aktibitate uzteari eta etxaldearen eskualdatzeari buruzko urratsetaz, baita ere diren laguntza tekniko eta finantzarioetaz, jakin behar dena esplikatua izanen da egun hortan.
Parte hartzaileak : EHLGko Transmisioa zerbitzuko animatzailea, PAITeko animatzailea (Point Accueil Installation Transmission), Trebatuko animatzailea
Informazio praktikoa : deneri idekia, aitzin izen emaitea posible da. Hitzordua 14.30tan etxaldean
Planoa deskargartu : PDF edo PNG
Xehetasunak : Véronique GELAK / 05 59 37 18 82 / veronique@ehlgbai.org
* Euskal Hirigunearen 2024eko kondaketaren arabera, « Transmissioa/lurraldeko funtsen kudeaketa »egintzaren baitan.