... & press enter to start

EGUNALDI TEKNIKOA | Pentze gainereiteak zalkiarekin eta meteilekin

EHLG-k egunaldi teknikora gomitatzen zaitu, apirilaren 29an, asteartean, 10.00tan, Aiherran :

    PENTZE GAINEREITEAK ZALKIAREKIN ETA METEILEKIN

ENTSEGU BISITAK

 

EGITARAUA :

Teknikaren aurkezpenak : iraila eta azaro artean zalkia “à la volée” ereitea pentzeetan, ereite zuzenaren bidez meteilak ereitea pentzeetan… Helburua : kalitatezko bazka emendatzea landareak erabiliz eta partzelen fertilitatea hobetzea.

1. entseguaren bisita : 10 modalitate zalki eta meteil dentsitate ezberdinekin, alatua edo ez. Partzela aski ona, trinketa gibelean.

2. entseguaren bisita : modalitate berdinak, baina Aiherra eta Pessarou arteko kaskoetan, fertilitate apaleko lurrak

Hitzordua Aiherrako ezkerparetako aparkalekuan (zuen autoak han utzi beharko dituzue).
Izen emaitea : Txomin Elosegi, 07 65 55 57 49
  • 00

    days

  • 00

    hours

  • 00

    minutes

  • 00

    seconds

Date

Api 29 2025

Time

10:00 - 12:00

Location

AIHERRA

Organizer

Euskal Herriko Laborantza Ganbara
Phone
05 59 37 18 82
Email
laborantza.ganbara@ehlgbai.org
TOP