... & press enter to start

Photo lol

FORMAKUNTZA | Landareen nutrizioa hobetu alorretan

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak egunaldi tekniko berezia proposatzen dautzuete alorretako landareen nutrizioaz, martxoaren 20an, ostiralean.

 

Helburua: prebentzio neurriak plantan ezartzen gai izaitea, pozoinak ahal bezain gutti erabiltzeko

 

Egunaren edukia: 

– landareen nutrizio-orekaren eta osagarriaren arteko loturari buruzko funtsezko ezagutzak eskuratzea;

– lur eta izerdi jusen analisiak interpretatzen ikastea, elementuen arteko desorekak detektatzeko helburuarekin;

– zuen alorren kudeaketa egokitzen ikastea, landareen erresistentzia eta erresilientzia hobea lortzeko.

 

Hizlaria: Thibaut Piquemal, agronomia ingenaria eta laboraria, biokontrolan berezitua

 

Formatzailea: Manue Bonus, agronomia aholkuraria EHLG-n

 

Informazio praktikoak:

> Ikus  Egitarau zehatza >>

> Baldintzak – CGV  HEMEN

> Barne araudiak HEMEN

 

Mugikortasun murriztua duten pertsonak gure zerbitzuetatik hurbiltzen ahal dira haien harrera elkarrekin prestatzeko.

 

Izen emaitea :

Date

Mar 20 2026

Time

09:30 - 17:30

Location

Ainiza Monjolose

Organizer

Euskal Herriko Laborantza Ganbara
Phone
05 59 37 18 82
Email
laborantza.ganbara@ehlgbai.org
TOP