... & press enter to start

Photo lol

MINTZALDIA | Etxaldeen segida: desafioak eta aterabideak

Badu hainbat urte Dominique Latastek Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolatzen duen “Erretreta eta etxaldearen segida prestatu” formakuntza zikloan parte hartzen duela.

Maiatzaren 7 honetan, Dominique Latastek hitzaldi ziklo ibiltaria abiatzen du Ainiza Monjolosen. Bizikletaz ibiliko da hitzaldiz, hitzaldi etxaldeen segida uztearen krisia jakinarazteko eta ekintza konkretuak asmatzeko. Ekainean Parisera heltzeko xedea du.

 

Etxaldeen segida: desafioak eta aterabideak

 

Proiektu hau bere ikerketa lanetatik eta jadanik antolatuak dituen hamar bat hitzaldietatik sortu da. Tokiko eragileen elkartzea du xede (laborariak, hautetsiak, herritarrak) eta gogoetak frantses laborantza eta elikadura subiranotasunaren ministeritzaraino helaraztea, Parisen.

Heldu den maiatzaren 7an, etxaldeen segida uztearekin jokoan dena aurkeztuko du bere ikerketa lanetatik abiatuz eta hainbat arazo nagusi azpimarratuz :

– paradoxa kezkagarri bat: etxaldeen desagertzea (etxaldeen %15-en galtzea 2010 eta 2020 artean Euskal Herrian, % 21 Frantzia mailan) handitzearen faboreetan, laborari hautagai batzuk nekez plantatzen diren bitartean. Zergatik desoreka horrek segitzen du?

– lurralde mailako ondorioak ez ikustea, handitzeak tokiko dinamiketan dituen ondorioak ez batere ezagutzea (desertifikazioa, lurraldeen bizitasunaren galtzea…). Tokiko eragileak nola sentsibilizatu?

– arrasta psikologikoak gaizki-estimatuak: laborariak etxaldearen segida familiaz kanpoko bati uzteko gaizki prestatuak dira usu eta, ondorioz, transmisioa haustura bezala bizitzen dute. Nola jokatu bere mailan? Alor profesionalean? Lurralde mailan? Jendearekin?

Gaualdia publiko zabalari idekia da. Etxaldeen segidaren gaiak interesatzen dituen pertsona guzieri idekia da, partikulazki erretretatik hurbiltzen diren laborarieri, laborantzan plantatu nahi duten gazteeri (laborantxa mundukoak izan edo ez), hautetsieri, bere lurraldearen geroari interesatzen den edozoin pertsonari.

Eztabaida denboran agertuko diren ideiak bilduak izanen dira. Eragile publiko eta profesionaleri eginen diren gomendioak elikatuko dituzte eta ekintzak proposatuko dira frantses ministerioari, etxaldeak bizirik atxikitzeko.

 

Hitzordua arratseko 20.30tan, Ainiza Monjoloseko herriko etxean. Ongi etorri oroer !

Aurkezpena telekargatu >>

Date

maiatza 07 2026

Time

20:30 - 23:30

Location

Mairie Ainhice-Mongelos
TOP