IKASTARO ESKAINTZA 2018-ko otsailetik goiti
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak behatoki ekonomiko bat abiatua du instalatu nahi duten laborarientzat erreferentzi bat sortzeko eta kontseilu eta animazio lanen eramaiten laguntzeko, bereziki haragitako behi hazleentzat. Behatoki horrentzat, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak ikastaro bat proposatzen du :
Euskal Herriko haragitako behi hazkuntzen emaitza tekniko-ekonomikoen bilduma eta analisia, hobekuntza proposamenak ekartzeko
Lan hori eramaiteko, ikasleari proposatzen zaion metodologia hau da :
– Euskal Herriko haragitako behi hazkuntza sistemen tipologi ezberdinak identifikatu
– Ikertzeko erakusgai multzoa identifikatu (30 bat etxalde)
– Ikerketa taula eraiki : neurgailu teknikoak (IVV, hiltze tasa, etb…) eta ekonomikoak (emaitza konduen arabera)
– Elkarrizketak eremaitea etxaldeetan
– Bildutako informazio guzia aztertu
– Sintesia dokumentu bat idaztea, etxalde batzuen adibide konkretuak zehaztuz sistema ezeberdinak azpimarratzeko
– Euskal Herriko haragitako behi hazkuntzen emaitza tekniko eta ekonomikoen hobetzeko proposamenak egitea
Ikastaroa Clémentine ROLLAND eta Patxi IRIART, Euskal Herriko Laborantza Ganbara elkarteko animatzaileek kudeatuko dute.
Galdegin gaitasunak :
– Laborantza edo agronomo ingeniaritza eskola edo lizentzia
– Haragitako behi hazkuntzaren ezagutza eta interesa, eta laborantza kontabilitatean
– Harreman eta entzute gaitasunak, izpiritu idekia ukan
– Antolatua, zorrotza et autonomian lan egiteko gaitasunak
– Kalkulu orrien tresnen menperatzea (Libre office)
Baldintzak :
– Postua Ainiza-Monjolosen (64 220), eta joan etorriak etxaldeetara
– Ikastaroko gainsaria
– Bidaia, ostatze eta ostalaritza gastuak pagatuak (etxalde bisitentzat), justifikazioa erakutsiz
– B permisa eta auto bat baitezpadakoak dira.
Milesker kandidaturak gutun elektronikoz helaraztea (motibazio gutun + CV) abenduaren 4a aintzin : clementine@ehlgbai.org
Xehetasun gehiagorentzat zuen zerbitzuko gelditzen gira.
Euskal Herriko Laborantza Ganbara, Maison Zuentzat, 64220 AINHICE MONGELOS
Tel : 05 59 37 18 82