
Hazkuntzarako bastimenduak
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bastimendu eraikitze edo hobetze proiektua duten ardi esnedun eta haragitako behi hazleeri proposatzen die formakuntza hau.
Apirilaren 3an iraganan da, asteartez, 9.30tan Ainiza Monjolosen. Eguna Departamenduko GDSa eta MSArekin partaidetzan antolatzen da.
Aipagaiak : hazkuntzarako bastimendu giroa, kabalen ongi izaitea errespetatzeko arauak, barne antolaketa (bastimendu plano adibideri oinarrituz), kabalak barnean atxikitzeko baldintzak, segurtasuna lanean, normetan ezartzeko araudiak, etab.
Egun hau baliatuko dugu AREA-PCAE laguntza dispositiboa aipatzeko.
Arratsaldean, arditegi eta behitegi bat bisitatuko ditugu. Horrela, goizean aipatutakoak berriz ikusiko ditugu kasu kontretueri esker, eta parte hartzaileek beren artean ere trukatzen ahalko dituzte batzuen eta besteen esperientzia eta oharrak.
Izen emaitea : Clémentine Rolland, 05 59 37 18 82