Bere lurra ezagutu landare adierazgarrieri esker
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak lur eta landare adierazgarrien diagnostikaz formakuntza antolatzen du heldu diren irailaren 20 eta 21ean, ostegun eta ostiralean.
Landara adierazgarrietan aditua den Miguel Neau Promonature egiturakoak animatuko du eguna.
Ahagoa, peldoa, mando belarra, datura… Nolaz hor dira ? Zoin egoeratan dut ene lurra ? Zer egin dezaket ? Kendu nahi ditugun belar tzar horiek lurraren bilakaeraz badute anitz erraiteko. Arazoak aurreikusten laguntzen ahal zaituzte berantegi izan aitzin.
- GOIZA gelan landareen erran-nahia ezagutzeko : lur trinkoa, alha gehiegi, azidotasuna, fosforo blokatzea, gai organiko arazoak…
- ARRATSALDEA kanpoan : lur eta landare diagnostikak. Egintza proposamenak.
Lehen egun hau Baigorri aldean iraganen da (biharamunekoa aldiz Xiberun). Bi egunetarik bat hauta ezazu.
Izen emaitea : Manue Bonus, 05 59 37 18 82, 07 82 47 15 24