
FORMAKUNTZA | Belar eta soroak sabaian idorrarazi (1/2)
Euskal Herriko Laborantza Ganbara 2 eguneko formakuntza antolatzen du belar bazka sabaian idorrarazteko sistemaz martxoaren 27 eta 30ean.
2 egunerdi teoria lantzeko, gelan, eta instalazio bisitak 2 egunerdiz Euskal Herriko 2 etxaldetan.
EGITARAUA:
– 1. eguna, martxoaren 27a, ostirala: Belar eta soroen idorrarazteko sistemaren printzipioa eta horri lotu tresneria, ekipamenduaren gastuak, belar mota egokiak, uzta denboran aplikatu behar diren praktika onak ezagutu.
Goiza gelan eta arratsaldea terreinuan: instalazio baten bisita, Donamartiriko etxalde batean.
– 2. eguna, martxoaren 30a, astelehena: Belar mozte eta sabaian sartzeko mementu hoberenak ebaluatzen ikasi, idorraraztea nola optimizatu, sortzen diren energia gastuak ebaluatzen ikasi, bai eta ere argindar karga hauen kontrolatzeko proposatuak diren soluzioak ezagutu.
Goiza gelan, Ainiza Monjolosen eta arratsaldea terreinuan: instalazio baten bisita Sohütako etxalde batean.
HIZLARIA: Yann Charrier, ingenaria eta belarra sabaian idorrarazte sistemetan berezitua
FORMATZAILEA: Manue Bonus, agronomia aholkularia EHLGn
INFORMAZIO PRAKTIKOAK :
> Ikus Egitarau zehatza >>
> Baldintzak – CGV HEMEN
> Barne araudiak HEMEN
Mugikortasun murriztua duten pertsonak gure zerbitzuetatik hurbiltzen ahal dira haien harrera elkarrekin prestatzeko.
Izen emaitea :
- telefonoz, 05 59 37 18 82
- linean >>