... & press enter to start

Photo lol

SEMINARIOA | Etxaldeko lan antolaketa : aterabideak

« Aldaketen bidean » Euskal Herriko Laborantza Ganbararen seminarioaren 4. edizioa uztailaren 5ean iraganen da, ostiral arratsaldez, 14.00tan, Ainiza Monjolosen.
Laborarientzat derrigorrezko gai honen inguruko trukaketa honetan ongi etorriak zirezte : « ETXALDETAKO LAN ANTOLAKETA : ATERABIDEAK »

Ipar Euskal Herrian, laborantza herrikoia da nagusi, eta laborantxa produktibistak baino erreparo behar gehiago du.

Xantza bat da gure lurraldeko dinamikarentzat. Hala ere, etxaldeetan den lan zamari eta familia eta gizarte biziarekin oreka atxemaiteko beharrari aurre egin behar dute laborariek.

Gainera, etxaldeko lan zama familiaren baitan banatua balin bazen lehen, lan antolaketa horrek aldaketa handiak bizitzen ditu gauregun.

Laborariek haien bizi profesionala eta pribatuaren artean oreka bat atxeman nahi dute. Haratago joanez, lan zama, etxaldeen bizigarritasuna eta laborarien osagarria (fisikoa, mentala) baldintzatzen duen pundu garrantzitsua da, jakinez erreparoaren gaia bat-batean agertzen ahal dela batzuetan, memento dorpe batengatik (istripu, eritasun, heriotza).

Azken urte hauetan, hainbat antolaketa mota garatu dira Ipar Euskal Herrian, behar horieri aterabideak ekartzeko.

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak gai nagusi horren aipatzea hautatu du, aurtengo seminarioan.

 

Eskuorria idek ezazu

 

05/07/2024-KO EGITARAUA, 14.00/ 17.00, AINIZA MONJOLOSE

 

– Ordezkapen zerbitzu elkarteen historia

– Tresna desberdinen aurkezpena : auzoen arteko laguntza, lanpostu partekatuak, enplegatzaile taldea, ordezkapen zerbitzua…

– Laborarien lekukotasunak : haien nahiak, erreparoari buruzko gogoetak (batzuetan instalatu ondoan berehala), plantan eman aterabideak,…

– Solasaldia publikoarekin

– Azken hitza

 

 

👥  Deneri idekia eta bereziki laborari gazteeri eta beste guzieri ere bistan dena, instalatzen ari diren laborarigaieri, ordezkatze zerbitzuetako arduradun eta kideeri, laborantzako langileeri eta gaiak interesatzen dituen guzieri !

Ongi etorriak zirezte !

 

 

 

Date

Uzt 05 2024

Time

00:00 - 17:00

Location

Ainiza Monjolose

Organizer

Euskal Herriko Laborantza Ganbara
Phone
05 59 37 18 82
Email
laborantza.ganbara@ehlgbai.org
TOP