 
            
Transmisioa – Aroztegia etxaldearen bisita, Itsasun
Aroztegiako 3 kidek ardi eta xerriak hazten dituzte, baratzekariak, arbol fruitudunak eta Ezpeletako biperrak lantzen.
Duela urte bat, bi kide berri etxaldeari juntatu dira, erretreta hartzen zuten bi kide ordezkatzeko.
Etxaldeak bere ateak idekiko ditu beren etxaldea transmititu edo kide bat bilatzen duten laborari nahianteri, baita laborantzan plantatu nahi duten pertsoneri. Kideek beren lekukotasunak ekarriko dituzte, transmisioa nola iragan den esplikatuko dute.
Hitzordua emana zauzue urriaren 21ean, asteazkenean.
Izen emaitea : Maël Béril-Heim, 05 59 37 18 82, mael@ehlgbai.org

Aroztegia etxaldeko Amaia eta Brunoren elgarrizketa irakurri (Laborari, 1350. zka) >> ELGARRIZKETA
