EHLGk urteko diru-biltze kanpaina « Bihar ere laborari » lelopean abiatzen du
Elkartearen finantza orekarentzat ezinbestekoa den deialdi berri honek azaroaren 26a arte iraungo du.
Klima aldaketarekin batean, ur baliabidearekin jokoan dena kondutan harturik, nolako laborantza nahi dugu biharko?
Nor izanen dira gure lurraldearen trantsitzioak eramanen dituzten biharko laborariak?
Kanpainaren karietara laborari lekukotasunak ikusgai izanen dituzue, 5 potreten bitartez. Adi egon !
Emaitza bat egiteko molde desberdinak proposatuak dira, euskoz eta euroz :
– banku txartelarekin, ehlgbai.org gunetik >>
Iraunpen luzeko banku biramendua plantan emaitea posible da ere bai (hilabetero, urtean 3 aldiz etab). Hortarako EHLGra deitzen ahal da xehetasun gehiagoren ukaiteko. Edo sostengu bono hau igorriz EHLGra >>
EHLGri emaitza egiteak zerga apaltze baten deretxoa emaiten du: emaileak diru ekarpenaren %66aken dezake zergetarik partikularra balin bada eta %60a enpresa balin bada.
Emaile bakotxak bere zerga agiria ukaiten du ; Izar Lorea aldizkaria etxera errezibitzen ahalko du ere bai (urtean 5 zenbaki)
Milesker !