Laborariek anitz arau desberdin errespetatu behar dituzte : etxetiarren estatutua, kooperatiben zuzenbide berezia, merkatuetan saltzea, seinaletika, gizarte asegurantza, etab.
Gure formakuntzetan parte har ezazu testu desberdinetan argiago ikusteko (hortarako gure agenda begira ezazu). Legelari batekin pundua egitea beharrezkoa izaiten ahal da hautu eta erabaki onak hartzeko izan laborantzan instalatzean, bastimendu bat eraiki aitzin, familia arrañamenduak prestatzeko erretreta hartzeko mementoan.
Jabe, auzo, administrazio, kooperatiba batekin, edo erretreta hartzeko mementoan desadostasunak agertzen badira, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bitartekaritza zerbitzua segurtatzen ahal du.
Laguntza eskaintza huntaz bestalde, elkarteak bitartekaritza zerbitzu bat proposatzen du (Gaec & Sociétés akreditatua).