Hazkuntza eraikuntza, etxaldearen funtzionamendu zentroan den lan tresna da : laborariari lan baldintza onak segurtatu behar ditu (funtzionalitate, segurtasun) eta kabalen bizitzeko baldintza onak bete behar ditu (eremu aski, haizeztatze sistema ona, argitasuna, ura…) Eraikuntza eta loturiko tresneriek (jeizte gela, transformazio gela, ongarritegia, hobia) ingurumen arauen barne izan behar dira.
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak indibidualki laguntzen zaitu zure proiektuetan :
– eraikuntzaren sortze edo aldaketa gogoetan,
– diru laguntza eskaera txostena muntatzen, (hemen)
– arauen barne sartzeko diagnostika eta proposamenentzat. (hemen)
Bestalde, bastimendu berri bat eraikitzeko edo hobetzeko xedea dituzten hazleentzat formakuntza kolektiboak antolatzen ditu Euskal Herriko Laborantza Ganbarak.