... & press enter to start

Bere erretreta eta etxaldearen segida uztea prestatu

13 martxoa, 2025 / BY EHLG / EHLG

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak erretreta adinatik hurbiltzen diren laborariendako duen urteko formakuntza zikloa berriz abiarazten du udaberri hastapen honetan.

 

– Apirilaren 16a, asteazkena, 9.30 – 13. 00 : ERRETRETA DRETXOAK

MSA-ko aholkulari batek animatuko duen goizaldia.

Helburuak : erretretara joaiteko adina kalkulatzen ikastea, erretreta aitzinatzeko dispositiboak ezagutzea, laborantza aktibitate baten atxikitzeko ahalak aztertzea (iraupeneko lur puska,…), etab.

– Jeudi 22 mai, 9h30 – 13h : La gestion du patrimoine agricole

Demi-journée animée par la juriste d’EHLG.

Objectifs : apprendre à mesurer les avantages et inconvénients des différents systèmes de transmission d’une ferme (en vente ou en location), en faire l’analyse au regard de sa propre situation.

– Maiatzaren 22a, osteguna, 9.30 – 13. 00 : ZER EGIN LABORANTZA ONTASUNETAZ ?

EHLG-ko juristak animatuko duen goizaldia.

Helburuak : etxaldearen segida uzteko sistema desberdinen abantail eta desabantailak neurtzen eta norberak bere egoeraren arabera aztertzen ikastea (saltze, alokatze)

– Ekainaren 2a, astelehena, 9.30 – 17.30 : ETXALDEA ESTIMATU

Lur esperta batek animatuko duen egun osoko saioa.

Helburuak : etxaldea noiz eta zergatik estimarazi behar den ulertzea, metodo desberdinak ezagutu eta norberak bere etxaldeari aplikatzen jakitea (etxaldea estimatu behar da segida familiako norbaiti edo familiatik kanpoko norbaiti uzten bada).

– Ekain ondar, uztail hastapenean, 9.30 – 13.00 : FAMILIA ARRAÑAMENDUAK

Notario batek animatuko duen goizaldia.

Helburuak : segida familia baitako bati uzteko moldeak, hauen abantailak eta desabantailak ezagutzea (etxaldearen/ontasunen transmisioa) eta beretako egokiena izanen dena hautatzen jakitea. Arratsaldean, notarioarekin hitzordu indibidual baten ukaitea galdegiten ahalko da.

– Irailaren 18a, osteguna, 10.30 – 16.00 : ZERGA NEURRIAK ETA ETXALDEAREN SEGIDA UZTEAREN KOSTUA

EHLG-ko juristak animatuko duen saioa.

Helburuak : ontasun baten eskualdatzearen kostua arintzen ahal duten dispositibo fiskalen ezagutzea, hartzailea familiaren baitakoa ala kanpokoa izan. Interes eta eginbeharrak ulertzea, baita doazkien desmartxa eta epeak ezagutzea. Norberak bere etxaldearen errealitateari aplikatzen ikastea.

Ondotik, EHLGk bi egun proposatuko ditu segida uztea gogoetatzeko eta proiektua eraikitzeko soziologo baten aitzinean, urriaren 9 eta 13an, soziologo baten parte hartzearekin.

Inscription : 05 59 37 18 82

TOP