EHLGk 20 urte ospatzen ditu !
Euskal Herriko Laborantza Ganbararen 20 urteak gurekin ospa itzazu !
2025. urteak Euskal Herriko Laborantza Ganbara (EHLG) elkartearen hogoi urteak markatzen ditu. Hogoi urte laborantza herrikoi, iraunkor eta solidarioa garatzearen alde, lurralde honen onerako !
Bi hamarkadek pesta egun bat baino gehiago merezi dute !
EHLGren 20. urtebetetzea urtarril honetan ospatuko dugu lehen-lehenik, Ainiza Monjolosen eta apirilean ondotik, Heletako plazan hain zuzen (egitarau zehatza berantago jakinen da). Urte ondarrean aldiz, EHLGk Lurrama laborantza herrikoiaren saloinaren 20. edizioa du antolatuko.
2025-01-18, LARUNBATA, AINIZA MONJOLOSE
EHLGk bere 20. urtebetetzera gomitatzen zaitu, bere Ainiza Monjoloseko egoitzara. Eguna deneri idekia da eta, aurten, pixka bat desberdinki iraganen da.
– 9.30 : Harrera, kafea ;
– 10.00 : 20 urteko ibilbidea laborari, partaide eta hautetsi batzuen lekukotasunen bitartez ;
– 13.00 : Jateko eta edateko, Gaitamik txarangarekin.
Jateko : burger herrikoia (Herriko haragiarekin edo barazkiekin, etxeko xipzak, sagar tarta) ;
– 15.00 : « Aiurri » ikuskizuna, Donostiako Aukeran dantza konpainiaren eskutik.
Argazki kreditua : Aukeran dantza konpainia
– 17.00 : Arratsaskaria
BAITA ERE …
– 2025/04/05, Heleta : 20 urteak ospatzeko pesta berezia. Eguerditik goiti, bazkari herrikoia, animazioak eta kontzertuak.
– 2025/11/07tik 9ra, Miarritze : Lurrama saloinaren 20. edizioa !
Irakurri ere bai >>