... & press enter to start

Agronomia itzulia Akamarre eta Behaskanen (1. eguna)

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 2 agronomia itzuli antolatzen ditu :

 

 

– Irailaren 18an astelehenez, atsaldeko 2etan :

1) Estalki iraunkorrak zereala sistemetan : Gabi Miremont-en partzelan, Akamarren, Martin Haut bidea (43.461824, -1.108288)
Luzerna colzarekin ereina 2022an – Ogia ereite zuzenean + luzerna pikatzea 2023an

2) Neguko estalkiak eta lurraren axaleko lana pestizidarik gabe : Gillen Etxeberriren etxaldean, Behaskanen, Fortuna (43.317560, -1.008431)
Soja eta artoa biologikoan, baba – arbi – mustarda estalki baten ondotik

 

– Irailaren 20ean asteazkenez, 10etan :

    1) 2 uzta urte batez (garagar – soja) : Manu Recalde-n etxaldean, Behaskanen, Uhaldia (43.321728, -1.003721)
Soja ereina uztail hasieran, garagarra bildu eta.

    2) Udako estalkiak : Manu Recalde-n partzelan, Behaskanen, Fortuna (43.317193, -1.013055)
Bi sorgo barietate ereinak axaleko lanarekin + Herriko ogian egin sorgo entseguen bilana

EHLG-k eraman beste gaien bildumak ere aurkeztuko dira : soja ereite zuzena zekalean, fisuratzea bizirik den estalkian, biokontrola produktuak zerealetan…

Bazkari bat proposatua izanen da ostatuan 20ean.

 

Info gehiago eta izena emaiteko : Txomin ELOSEGI 07 65 55 57 49 edo meilez.

 

 

 

 

 

Date

Ira 18 2023

Time

14:00 - 17:30

Organizer

Euskal Herriko Laborantza Ganbara
Phone
05 59 37 18 82
Email
laborantza.ganbara@ehlgbai.org
TOP