
SEMINARIOA : Aldaketaren bideetan
Urriaren 7an, ostiralez, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak « Aldaketaren bideetan » izeneko bigarren seminarioa antolatzen du.
2020ko otsailaren 25ekoaren ondotik, laborantza eta elikadura-ekonomiaren bertokiratzeari dedikatua zena, aldi honetan laborantzako eta elikadurako produktuen prezioaren gaia landuko dugu.
Krisi garai hauetan, espekulazio-fenomeno batzuk etxaldeen egoera ekonomikoa lanjerrean ezartzen dituzte. Ezinbestekoa da kostuak eta prezioak nola finkatuak diren ulertzea, eta laborantzako eta elikadurako produktuak espekulaziotik ateratzeko mekanismoeri buruzko esperientziak trukatzea.
EGITARAUA
– Harrera, sar-hitza
– Parte hartzaileak 2 lan taldetan banatuak :
• 1. taldea : etxaldeetako ekoizpen-kostuen gorabehera bortitzak saihesteko mekanismoeri buruzko hausnarketak eta ideia trukatzeak
• 2. taldea : kontsumitzaileeri aplikatzen diren prezioak finkatzeko mekanismoetaz gogoeta
– Talde osoan : bi tailerren sintesiak entzunen dira, azken hitza
Seminarioa nahiant guzieri idekia da, izenak aitzinetik emanez gero.
Izen emaitea : 05 59 37 18 82
Parte hartzaile bakotxak zoin lan taldetan parte hartu nahi duen zehaztu beharko du izena emaiterakoan.