

Hesiak iraunkorki kudeatuz ihaurkin eta suko egurra ekoiztu
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak VIVEA formakuntza hau proposatzen du hesiak eta egurra hobeki kudeatu nahi dituzten hazleeri.
Aipagaiak :
– oihangintza iraunkorraren printzipioak hesien entretenitzeko
– mekanizazio moldeak eta plaketak erabiltzeko manerak (suko egurra, ihaurgirako)
– ariketa : mozte bat markatu, biomasa ebaluatu, behar den bolumena bastimenduen arabera estimatu, kostuak eta irabaziak estimatu
Hizlariak :
– Sylvie Monier, Mission Haies Auvergne elkartekoa
– Antoine Mignon le Vaillant, COFOR 64 elkarteakoa (Association des Communes Forestières des Pyrénées Atlantiques)
Bi egunetatik batean parte hartzen ahal duzu, urriaren 8an ala 9an. Eguna izena emaiterakoan zehaztea galdegina zauzu.
Izen emaitea : Étienne Jobard,05 59 37 18 82, etienne@ehlgbai.org