
20 URTE | Urtebetetze ospakizuna Heletan
Hitzordu bat badugu apirilaren 5ean, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen 20 urteak ospatzeko Heletan !
Udaberri hastapeneko egun hori elgarrekin partekatzea proposatzen dizuegu, pesta herrikoi polit baten inguruan.
EGITARAUA
– 10.30 : etxalde bisita – Ugo Arbelbideren etxaldean -Iholdiko bidea, D 245 .
Izena eman : 05 59 37 18 82. Hitordua bertan.
– 12.00 : zintzur bustitzea eta bazkaria Agerraldi herriko gelan (Heletako plazan)
– 13.30 : bazkari herrikoia
MENUA (25 €/eusko)
Azalore salda, korsikako txerri-bular krutoinak hartz-baratxuri olioarekin
Oztibarreko axurki saltsakia eta sasoiko barazkiak
Ardi eta behi gasna
Sagar konpota, krumble, sagar karamelatuak eta txokolate xuria ganache moduan
(Herriko ogia, Irulegiko arno beltza, kafea, ondokoa)
– 16.00 : Animazioak familientzat
Herri kirolarak (Gaia), makillaja (Pospolin), haziekin jostatu (Hazi sarea), On egin jokoa (EHLG)
– 20.00 : KONTZERTUAK
Anari Alberdi
Frikun
Kuartz
DJ Infernu
Arberoa ikastolako burrasoek taloak salduko dituzte.