... & press enter to start

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 15 urte !

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere 15. urtebetetzea ospatuko du 2020ko urtarrilaren 18an, larunbata, Ainiza Monjolosen.

Ekitaldia goizetik hasiko da :
• 9.45 : Urteko biltzarra, 2019. urteko bilana
• 10.30 : Mahai ingurua “ Laborari eta herritarren arteko elkarbizitza ”
• 13.30 : Bazkari herrikoia, tokiko kalitatezko jakia, 22 €/eusko-tan

Bazkaria aitzinetik erreserbatzea galdegina zauzu, 05 59 37 18 82 zenbakira deituz.

Salda,

Oztibarreko axurkia suan errea ilarrekin,

CLPB kooperatibako gasnak,

HERRIKO irinarekin egindako bixkotxa eta ogia,

IRULEGI sormarkako arnoa, kafea, ondokoa

(Haragirik gabeko menua nahi dutenentzat galdeginez gero, 18 €/eusko-tan)

 

Pestak segituko du arratsalde apaletik goiti, ostatu, ogitarteko eta kontzertuekin :

LA MARINA BANDA txaranga

KIMU txalaparta : hemen entzungai

MAIRU (txalaparta-rock / Ziburu)

JOSEBA IRAZOKI & LAGUNAK (rock / Bera) : hemen entzungai

TORHEIT (Metal / Suhuskune) : hemen entzungai

DJ XA2

 

EUSKAL MONETA elkarteak, EUSKO tokiko monetaren alda-gune bat atxikiko du bazkaria aintzin. Zuen euroak euskotan aldatzeko parada, baita ere urteko kidetza eguneratzeko, edo kondu numeriko baten idekitzeko. Euskoa egun osoan erabiltzen ahalko da jateko eta edateko.

Xehetasunak:

Bixente Eyherabide (06 74 51 89 60 / bixente@ehlgbai.org )

Date

Urt 18 2020

Time

09:00 - 23:00

Location

Ainhice-Mongelos

Organizer

Euskal Herriko Laborantza Ganbara
Phone
05 59 37 18 82
Email
laborantza.ganbara@ehlgbai.org
TOP