... & press enter to start

EHZ festibala : zikiro herrikoia Irisarrin

Euskal Herria Zuzenean (EHZ) festibala Irisarrin iraganen da, 2023ko ekainaren 30ean eta uztailaren 1 et 2-an.

Kari hortara, Euskal Herriko Laborantza Ganbara-k igandeko zikiro bazkari herrikoia antolatuko du uztailaren 2an, Iparraldeko etxe-ekoizpenak eta tokiko kalitatezko mozkinak baliatuz.

Txartelak tokian bertan erosgai izanen dira, uztailaren 2an, igande goizean, 10.30-tik goiti (tokiak mugatuak).

 

MENUA : 25 €/eusko

Tomateak eta biper eztia entsaladan

Sasi ardi zikiroa eta ilarrak

Ardi esne izozkia masusta gorri erreximentarekin

Irulegiko sormarkako arnoa, kafea, ondokoa

Iparraldeko irinarekin egindako HERRIKO ogia

GEHIAGO JAKIN : Osagaien jatorria >>

Date

Uzt 02 2023

Time

10:30 - 17:00

Location

Irisarri
TOP