
EHZ festibala : Zikiroa
Euskal Herria Zuzenean festibala uztailaren 1, 2, eta 3an iraganen da Irisarrin.
Karia hortarat, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak igandeko zikiro bazkari herrikoia antolatuko du Airoski kirol gelan, etxe-ekoizpenak eta tokiko kalitatezko mozkinak baliatuz.
MENUA : 25 €/eusko-tan
– Tomateak eta biper eztia entsaladan,
– Sasi ardi zikiroa eta ilarrak,
– Ardi esne izozkia, masusta gorri erreximenta eta bixkotxa,
– Irulegi sormarkako arnoa, kafea, ondokoa,
– Iparraldeko irinarekin egindako HERRIKO ogia
MENU OSOA ETA OSAGAIEN JATORRIAK IKUSI >>
Bazkariko txartelak tokian bertan erosten ahalko dira uztailaren 3an, igandearekin, goizeko 10.30-tik goiti (tokiak mugatuak).
Xehetasunak : delia@ehlgbai.org / 07 64 21 13 38