... & press enter to start

Trontza zerra erabili eta mantendu (1. eguna)

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak “trontza zerra erabiltzen eta mententzen ikasteko” VIVEA formakuntza antolatzen du.

Trontza zerra segurtasun osoan erabiltzeko oinarrizko teknikak ikasi nahi dituzten laborarier proposatua da 2 egunetako formakuntza hau (0,5 teoria egun eta 1,5 praktika egun).
2021eko otsailaren 16 eta 23an iraganen da, asteartez.
Vincent Soubieille formatzaileak animatuko ditu 2 egunak.
Egitarau zehatza :
– Trontza zerra mantendu
– Kateak, les guides (les différents types, l’affûtage)
– Trontza zerraren segurtasuna
– Erabiltzailearen segurtasuna (segurtasun-jantziak, jestuak, posturak…)
– Lanaren antolaketa
– Hesiak ongi kudeatzeko praktikak ezagutu
– Teknikak : zangotik moztu, adarrak moztu, trontzatu
– Tresneriaren erabilpena
Lekua : Lukuze (baieztatzekoa)
8 leku 
Izena emaitea baitezpadakoa : Étienne Jobard, 07 82 94 86 77

Date

Ots 16 2021

Time

09:30 - 17:00
TOP