
FORMAKUNTZA | Etxaldean biderkatu mikroorganismoen erabilpena ongarrien eta lurren funtzionamendua hobetzeko
Formatzailea : Txomin Elosegi, agronomoa, alor produkzio sistemetako animatzaile eta teknikaria, EHLGn 2022ko apirilaz geroztik
Mintzalaria : Remi Thinard, laborantza eta agroekologiako formatzaile eta aholkularia (Symbiotik Agroécologie)
Helburu orokorra : Formakuntza eta gero, parte hartzaileak bere etxaldeko mikroorganismo onen biderkatzeko eta erabiltzeko gai izanen da hazkuntza bastimenduetako giroa eta ongarrien/pizen kalitatea hobetzeko.
Egitaraua :
– Abenduan, egun bat eta erdi iraunen duen formakuntzan, pundu hauek barneratuko dituzue mikroorganismoen inguruko teoria (jatorria, erabilpena), mikroorganismo biderketa (ariketa praktikoa etxalde batean), LIFOFER (LItière FOrestière FERmentée = hartzitutako oihaneko orbela) eta EM-ak (Microorganismes Efficaces), etxaldeetan erabili produktuen konparaketa (erabilgarritasuna, prezioa…).
– Urtarrileko formakuntza egunean, etxaldean biderkatu mikroorganismoen erabilpena (ongarrietan, pizan, barrukietan) aipatua izanen da eta hilabete bat lehenago prestatu mikroorganismoak kontrolatu, begiratu, usaindu eta partekatuko dituzue (denek etxean erabiltzeko gisan).
– Ondoko 2 hilabeteetan, nahi dutenentzat, formatzailea parte hartzaileen etxaldera joanen da, mikroorganismoen erabilpena segitzeko eta emaitzen ikusteko ongarri eta pentzeetan.
Informazio praktikoak:
> Egitarau zehatza behatu >>
> Barne araudiak HEMEN
Mugikortasun murriztua duten pertsonak gure zerbitzuetatik hurbiltzen ahal dira haien harrera elkarrekin prestatzeko.
Izen emaitea :
– linean >>
– edo telefonoz : 05 59 37 18 82