... & press enter to start

Formakuntza | Koltzaren ibilbide teknikoa

Sargai guti galdegiten duen koltzaren ibilbide tekniko berritzailea menperatzeko ikastaldi hau proposatzen dautzu Euskal Herriko Laborantza Ganbarak.

Lau egunerdiz iraganen da :

  • Urtarrilaren 18an, asteartez > Isturitzen (bota pare batekin eta etxeko belar tzarrekin etorri)
  • Martxoaren 8an, asteartez > lekua finkatzekoa
  • Agorrilaren 10ean, asteazkenez > lekua finkatzekoa
  • Urriaren 4ean, asteartez > lekua finkatzekoa

Horrez gain, hitzordu indibidual bat proposatzen dautzugu zure etxaldean.

Ikastaldiaren edukia : belar tzarrak, intsektuak eta koltzaren eritasunak ezagutu ; koltzaren garapen onarentzat lurraren kalitatea behatzen ikasi ; koltzaeta lekadunak elkartzeko teknikak ; koltzaren ongarriztatzea kudeatu ; biomasa pizatzeko metodoa ; belar tzarren kentzea kudeatu.

 

Formatzailea: Manue Bonus (EHLG)

 

Informazio praktikoak :

> Formakuntzaren programa zehatza  HEMEN

> Salmenta-baldintza orokorrak HEMEN

> Barne araudiak :  HEMEN

Mugikortasun murriztua duten pertsonak gure zerbitzuetatik hurbiltzen ahal dira haien harrera elkarrekin prestatzeko.

 

Izen emaitea : 

– Zure izena Interneten emazu : IZEN EMAITE FITXA BETE

–  edo telefonoz : 05 59 37 18 82

Date

Urt 18 2022

Time

10:00 - 13:30

Location

ISTURITZE

Organizer

Euskal Herriko Laborantza Ganbara
Phone
05 59 37 18 82
Email
laborantza.ganbara@ehlgbai.org
TOP