... & press enter to start

EGUNALDI TEKNIKOA | Arbola, kanpoko zerri hazkuntzaren zerbitzuko

EHLG eta Agroof SCOPak eraman duten proiektuaren itzultze egunaldi teknikora gomitatzen zaituzte :

Arbola, kanpoko zerri hazkuntzaren zerbitzuko

” Zuhaitzen nutrizio ahalmena eta zuhaitzen babesak aire zabaleko txerrietan “

Aipagai nagusia : arbolen babesa eta fruituen integrazioa zerrien janarian saroetan

Hizlaria : Fabien Liagre, Agrofores’truie proiektuaren buru, agroihangintzan berezitua den Agroof ikerketa bulegoaren sortzailea eta ikerketa programa desberdinetako kolaboratzailea.

Egitarau :

– 9.30 (EHLGren egoitzan) : emaitzen aurkezpena eta trukaketak gelarekin

– 14.00 : Buztintzeko Iruleia etxaldearen bisita. Zerri saroetan arbol-babesak nola ezartzen diren erakutsia izanen da + trukaketen segitzea.

Izen emaitea : Amélie Charoy, 05 59 37 18 82

〰️〰️〰️

AgroforesTruie, Inrae, Ifip, FIBL, zerri hazkuntza saileko ordazkariak, hazleak, teknikariak eta laborantza eskolak bezalako partaideak biltzen dituen proiektu kolektibo bat da.

Proiektuak 3 ardatz ditu :

1)  haritzaren eta gaztainondoaren lekua ikertzea zerri saroetan

2) 20 fruitu mota baino gehiagoren ikerketa nutritiboa

3) arbolen babeste moten eta hauen eraginkortasunaren ikerketa, kanpoko zerri hazkuntzan. Ikerketa horiek hainbat lurraldetan eraman dira : Cévennes, Ipar Euskal Herria, Bigorre.

Date

Ots 04 2025

Time

09:30 - 17:00

Location

Ainiza Monjolose

Organizer

EHLG & Scop Agroof
TOP