
PROIEKZIOA : L’urgence de l’alternative
“L’urgence de l’alternative” filmaren lehen emanaldia
Aterabide berriak azaltzen dituen dokumentala
Maiatzaren 27a, 20.30, Le Vauban zinegela, Donibane Garazi
Ultra liberalismoaren eta merkatu ekonomia globalizatuaren hiru alternatiben historia da. Tokiko herriek hiru lurralde desberdinetan abiatu hiru urrats kolektibo.
Film alternatiboa da ere bai, lau esku eta bi zuzendarirekin filmatua, plantan den sistema zalantzan eman eta beste eredu batzu esperimentatzera deliberatuak diren biztanle batzuengana joan direnak.
Laurence FLEURY, EHLG-ren historiaz interesatu da, laborantza iraunkor baten alde 2005-ean sortu elkartea. Departamenduko xanbraren alternatiba bat, produktibismoaren aldekoegia delako.
Beste adibide bat, Emmaüs Lescar-Paueko herrixka : bere originaltasuna eta diru autonomia aldarrikatzen ditu, xahutzearen aurka borrokatuz, edozoin puskeri bigarren bizitza bat emanez, baita ere laborantza sano bat defendatuz, “ongi jatea” eta denendako kultura eskubidea.
Dominique GAUTIER, Marseilla iparraldeko auzoetan hiri alternatiba bat aurkiarazten digu, L ‘Après M, McDo jatetxe bateko langileek beren gain hartu eta kudeatzen dutena, borroka sindikal gogor baten ondorioz. Jatetxe sozial eta solidarioa da, gaur egun etekinak baino gizakia lehenesten duena.
Hiru esperientzia horiek aterabide batzuk proposatzen dituzte ultra liberalismoaren beste mutturrean, gizakia eta ingurumena gehiago errespetatzen duten hiru alternatiba.
🎬 Laurence Fleury egilearekin eta Lezkarre-Paueko Emmaus herrixkako arduraduna den Germain-ekin,