
FORMATION | Zure lurra ezagutu landare bio-adierazgarrieri esker
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak formakuntza saio hau proposatzen dautzu, landare bio-adierazleeri esker zure lurraren diagnostika egiten ikasteko : martxoaren 25ean, asteartean, Ainiza Monjolosen.
– Landare bio-adierazleak ezagutu, lurraren bilakaera ulertzeko eta bere kalitate biologiko eta estrukturala ebaluatzeko.
– Zure lurraren diagnostikoaren arabera plantan eman behar diren ekintza agronomiko performanteak identifikatzen ikasi : lurraren aireztatzea eta eskarifikazioa, gainereintza, belarraren garapenaren kudeaketa alhatzetik belar pikatzera, sargaien egokitzea, etalipeko ereitea.
– Bakotxaren experientziak partekatu eta tokian-tokiko metodo berritzaileen emaitzen aurkezpen bat ukan
MAEC bat engaiatu balin baduzu 2023az geroztik, hitzordu honek zure engaiamenduaren ondoko 2 urteetan segitu behar duzun formakuntza obligazioa balidatzen ahal dute.
Formatzailea : Manue Bonus, agronomia aholkuraria EHLGn
Informazio praktikoak :
> Ikus Egitarau zehatza >>
> Baldintzak – CGV HEMEN
> Barne araudiak HEMEN
Mugikortasun murriztua duten pertsonak gure zerbitzuetatik hurbiltzen ahal dira haien harrera elkarrekin prestatzeko.
Izen emaitea :
- telefonoz, 05 59 37 18 82
- linean >>