... & press enter to start

Laborantza eta elikadura ekonomiak berlokaliza ditzagun

Aldaketaren bideetan…

Euskal Herriko Laborantza Ganbara, laborantza herrikoi eta iraunkor baten garapenaren alde Euskal Herrian eragiten duen elkarte bat da eta aspaldidanik laborantza eta elikadura ekonomien berlokalizazioaren alde lan egiten du. Bide huntan segitzeko helburuarekin eta laborarientzat balio gehigarria sortzeko edo partekatzeko nahikeria gehituz, elkarteak desmartxa kolektibo desberdinak laguntzen ditu (Herriko haragia, Herriko ogia, Nouste Ekilili, Sasiartalde, etab.)

Zergatik gai hori Iparraldean aipatu ?

Ipar Euskal Herriko biztanleek jan behikiaren gehiengo handia 100ka edo 1000ka kilometrotara ekoiztu haragia da (gehienetan ipar Europatik edo erdialdeko Europatik jin haragia). Ipar Euskal Herriko etxalde ainitzetan haragitako behiak aurkitzen baditugu ere, heien produktuak hemenditk 100ka edo 1000ka kilometrotara kontsumituak dira. Zentzugabeko eredu ekonomiko batetara iritsi gira ! Jasanezinezkoa klima nahasmendu edota energiaren gaiaren erronkak ikusiz ! Barazki, fruitu, zereal eta hazien ekoizpenaren aldetik aldiz, eskas haundian gira Ipar Euskal Herrian. Ondorioz, kontsumitzen ditugun produktu horiek kanpotik heldu dira, ainitzetan urrun-urrundik, eta horrek ondorioak sortzen ditu lekuko enpleguari begira.

Zer da berlokalizazioa ?

Sistema ekonomiko globalizatua hautu politikoetan oinarritzen da. Hautu horiek, merkataritzari eta merkataritza libreari muduko antolaketaren erregulatzaile errola emaiten diete. Ondorioz, ekoizpenen araberako lurralde “berezituak” agertzen dira, deslokalizazioa sortzen da… Hala nola, soldata apalak aplikatzen dituzten herriek, langile mailan behar haundian diren enpresak erakartzen dituzte. Deslokalizazio hauek ekartzen dituzten ingurumen eta sozial mailako desmasiek, sistemari lotu krisia agerian ezartzen dute, gizarteen oreka eta gure planetaren bizigarritasuna mehatxatzen. Berlokalizazioarekin, lurralde eta lekuko biztanleeri zuzendu ekonomia bat garatzen da, kooperazio mota berriak kolektiboki hautatuz eta lehentasuna oreka sozial eta ekologikoei emanez. Laborantza eta elikadura mailan, elikadura mailako burujabetasuna da aipagai. Erran nahi baitu laborantza/elikatze produktuen ekoizpena eta banaketaren antolaketa, gure lurraldearen beharreri egokituak diren laborantza eta elikatze sistema ikuspegietatik difinitu behar dela.

Norentzat ?

Mintegia, Euskal Herriko laborantza eta elikadura ekonomien berlokalizazioren gaiari interesatuak
eta konkretuki inplikatuak diren orori idekia da (kontsumitzaile, laborari, desmartxa kolektibo,
elkarte, Euskal Hirigune Elkargo…).

 

EGITARAU

 

9.00-11.00 Hitzaldia Nathalie Corade anderearekin

« Laborantza eta elikadura ekonomien berlokalizatzearen erronkak »

Nathalie Corade, Bordaleko Sciences Agro-n ekonomiako ikerlari-erakaslea da, hurbileko zirkuituen ondorio orokorreri buruz eraman ikerketa programa baten koordinatzailea ere bai.

 

11.00-13.00 Gogoeta lan taldeak

  • Euskal Herriko desmartxa kolektiboak

Gure lurraldean, laborantza eta elikadura ekonomien berlokalizazioan parte hartzen duten desmartxa kolektiboen aurkezpena. Desmartxa desberdinen arteko puntu amankomunen buruzko solasaldia eta hobetzen ahal diren ardatzei buruzko gogoeta.

  • Fruitu eta barazkien hornitzea

Gure lurraldeko fruitu eta barazki eskaintza-galdearen egoera eta azterketa. Lekuko laborantzako eragile, kontsumitzailen eta banatzaileen arteko solasaldia.

14h30-16h30 : Lantaldeen bilduma, lan ardatz proposamenak eta azken hitza

 

Tokiak mugatuak

Izen emaitea : laborantza.ganbara@ehlgbai.org edo telefonoz : 05 59 37 18 82

Date

Ots 25 2020

Time

09:00 - 16:30

Location

Ainiza Monjolose

Organizer

Euskal Herriko Laborantza Ganbara
Phone
05 59 37 18 82
Email
laborantza.ganbara@ehlgbai.org
TOP