
SEMINARIOA | Aldaketen bideak
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak “Aldaketen bideak” seminarioan parte hartzera gonbidatzen zaitu. 2023ko apirilaren 7an iraganen da, ostiral arratsaldez, 14.00-tan, Ainiza Monjolosen, gai nagusi honen inguruan :
Ipar Euskal Herriko etxaldetako bazka eta energia autonomia : nola egin ?
Energiaren prezioak emendatzen segitzen dute, idorteak gero eta larriagoak dira… Egoera horretan, zer erran nahi du “etxaldetako elikadura eta energia autonomiak” ? Nola egokitu behar da? Zein dira perpektibak ? Nola lan egin kolektiboki ?
Laborantza herrikoiaren bitxiloretik abiatuz, autonomiaren petaloa aztertuko dugu (erabakitzeko autonomia, autonomia ekonomiko eta teknikoa) : petalo honen hobetzeak ondorioak ukan lezazke “banaketaren” petaloarengan. Beste gisan erranik, nola autonomoago bilakatu etxaldea handitu gabe ?
Gogoeta eramaiteko, hainbat lekukotasun entzunen dira eta kasu zehatzak aipatuko pundu nagusi hauen inguruan :
– etxaldearen handitzearen kasua (PAC laborantza politikak handitzea akuilatzen duela kondutan hartuz)
– kabalen bazka autonomia (proteina eta bazka autonomia)
– energia : belar-sistemak, mekanizazio-kargak, baliabideak balorizazioa (egurra, etab.),
– antolaketa kolektiboa (belartegiko iguzki-idortze unitate kolektiboa, etab.)
Seminarioa deneri idekia da.
Sartzea urririk.