... & press enter to start

ETXALDE BISITA | Etxaldearen transmisioa kausitu

 

TRANSMISIOA – INSTALAZIOA
Etxaldearen transmisioa kausitu : kide edo/eta arrahartzaile bat etxaldean errezibitu

 

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bisita kolektibo bat antolatzen du, erretreta hurbiltzen denean eta etxalde-transmisioaren problematika agertzen denean gogoeta zuzena eramaiten laguntzeko. Bisita honek erretreta hartu behar duten laborarien eta etxalde bat bilatzen dutenen arteko trukatze gune bat idekitzen du.

Martxoaren 10ean, ostegun arratsaldean, 14.00-tan, Iholdi Landaiak bere ateak idekiko ditu etxalde transmisioa gaiak hunkitzen dituen laborarier baita kontaktu bila dauden laborarigaieri.

 

Kaiet familiako etxaldean sartu da kide berri gisa. Xerri hazkuntza abiatu du, ardientzat arditegi berria eraiki…

Nola Danielek, Kaieten aitak, bere etxaldea aitzina joanaraziko du ? Nola egokituko ditu bere praktikak eta ideiak, etxaldea laster arrahartuko duen kide berri hau errezibitzeko ? Kaiet Barberarenak eta Daniel bere aitak haien lekukotasunak eskainiko dizkiete erretretadungai eta laborarigaieri. 

 

Egitaraua :

– Etxaldea uztekoa duten laborarien eta laborarigaien artean solasaldia

– Desmartxetaz eta laguntzetaz informazio emaitea

– Memento goxo baten mentura, trukatze libreak parte hartzaileen artean

 

Bisita hau animatuko dute : Véronique Gelak EHLG-ko Transmisio-Instalazio animatzaileak eta Nadia Benesteau juristak.

Bisita huntan parte hartzeko izena emaitea beharrezkoa da : 05 59 37 18 82

 

Date

Mar 10 2022

Time

14:00 - 17:30

Location

IHOLDI

Organizer

Euskal Herriko Laborantza Ganbara
Phone
05 59 37 18 82
Email
laborantza.ganbara@ehlgbai.org
TOP