... & press enter to start

KLISKA 2025 – Argazki lehiaketa, jende guziarentzat

11 uztaila, 2025 / BY EHLG / EHLG

Euskal Herriko CPIE-k “Kliska”, Euskal Herriko Natura eta Mendiko Argazki Festibalaren 3-garren edizioa  antolatzen du urriaren 25 eta 26an, Baigorriko Ibarreko Sindikatu Batzordea, Pirinio Atlantikoetako departamendua, Adour Garonne Ur Agentzia, Euskal Herriko Hirigune Elkargoa (CAPB) eta Euskal Herriko Laborantza Ganbararen partaidetzarekin (EHLG) antolatutako argazki lehiaketa bat proposatzen dizuegu.

Lehiaketa jende guziarentzat egina da

ARTZAINTZA ET BIOANIZTASUNA

Lehiaketa hau aukera on bat izaiten ahal da argazkilari guzientzat euskal mendiaren edertasuna argazkitan hartzeko, aurtengo gaia segituz : Artzaintza eta bioaniztasuna.

Parte hartu orain !

Animatu ! Artzaintzari eta biodibertsitateari buruz duzuen ikuspegia esplora ezazue, argazkitan har eta parteka ezazue.

Lehiaketako irabazleen argazkiak estibalaren asteburu osoan erakutsiak izanen dira, baita ere Ibarran egingo diren hainbat ekitaldietan.

 

📸 : Izen emaite orria

TOP