Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Agro-oihangintza arloaz arduratuko den animatzaile bat bilatzen du
Denbora osoko kontratu mugagabea
EGINBEHARRAK
Diziplina anitzeko ekipa baten baitan :
– Etxaldeetan agro-oihangintzaren garapen lanak egitea, molde kolektiboan edo ez : sensibilizatze, formakuntza antolatze, landaketa eta kudeaketa plan segitze (diru xerkatze eta administrazione lana)
– Agro-oihangintza sarearen garatze eta animatzea
– Agro-oihangintza gaiaren inguruan informazionea bil eta proposamenak egitea
– Sutarako egur dinamiken laguntzea
– PAC dozieren egiteko aholkularitza
– LURRAMAren antolaketan parte hartzea
GALDEGIN GAITASUNAK
– Baxoa + 5 edo baxoa + 3 urte, ahalaz agro-oihangintzan esperientzia duena
– Laborantza mundu eta etxalde sistemen ezagutza ona
– Agro-oihangintza sailaren ezagutza
– Informatika eta SIG tresnen ezagutza (QGIS)
– Lurralde eta aktore ainitzeko mailan gogoetatzeko gaitasuna
– Autonomian eta taldean lan egiteko gaitasuna
– Animaziorako eta proiektuen eremaiteko gaitasuna
– Analisia eta sintesien egiteko eta idazteko gaitasuna
– Dinamismoa, harremanetarako gaitasuna, entzute eta zerbitzurako prestutasuna
– Elkarte munduarekiko hurbiltasuna
B permisa eta auto bat baitezpadakoak dira.
Ahalaz euskara eta frantsesa menperatzen dituena.
Ahalaz 2022ko azaroan hastekoa.
Xehetasunak : Iker Elosegi/Thomas Tchiboukdjian, 05 59 37 18 82
Motibapen gutuna eta C.V.a 2022eko urriaren 13a aintzin helbide hontara igorri : iker@ehlgbai.org
Elkarrizketen eguna : urriaren 20a