Euskal Herriko Laborantza Ganbarak “Agronomia eta landare ekoizpenetaz” arduratuko den animatzaile teknikaria xekatzen du, laborantza herrikoi eta iraunkor ekoizpen sistemetan.
Mugagabeko lan kontratua, denbora osokoa (35 ordu astean)
EGITEKOAK
Diziplina anitzeko ekipa baten baitan :
– Bederazko edo talde aholkularitza eta laguntza agronomia eta landare ekoizpenetan :
- Agronomia (landare aldizkatzea, estalkiak, landare berriak, materia organikoaren baliatzea, kontserbazio laborantza, ereite zuzena, uraren kudeaketa…)
- Pozoien erabiltzea ttipitzea : enseguak (etxaldeko mikro-organismoak…), alor segipenak.
- Herriko ogia sailaren aholkularitza teknikoa
- Certiphyto formakuntzak, HVE zertifikazionea, PCAE diru laguntzak
– PAC dozieren egiteko aholkularitza
– LURRAMAren antolaketan parte hartzea
GALDEGIN GAITASUNAK
– BAC + 5 urte, edo + 2 urte halako gaietan esperientzia duena
– Laborantza eta etxalde sistemen ezagutza
– Agronomia eta landare ekoizpenen ezagutza
– Lana antolatzeko, animaziorako eta proiektuen eremaiteko gaitasuna
– Analisia, sintesien egiteko eta idazteko gaitasuna
– Autonomian eta taldean lan egiteko gaitasuna
– Elkarte munduarekiko hurbiltasuna
BALDINTZAK :
B permisa eta auto bat baitezpadakoak dira.
Ahalaz euskaraz mintzatzen dakiena.
Ahalaz 2025eko ekainean hastekoa.
Xehetasunak : Iker Elosegi, Txomin Elosegi – 05 59 37 18 82
HAUTAGAITZAK :
Motibapen gutuna eta C.V.a 2025eko maiatzaren 9a aintzin helbide hontara igorri : iker@ehlgbai.org