Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Fruitugintzaz arduratuko den teknikalari bat xekatzen du
Urte beteko kontratu mugatua (arraberritzen ahalko dena)
EGITEKOAK :
Diziplina anitzeko ekipa baten baitan :
Instalatuak edo instalatze fase operatiboan diren fruitu ekoizleen aholkularitza :
– agronomia, ureztatzea
– arbolen forma emaite, fruitu egite edo arramoldatze mozketak
– eritasun eta izurriteen kudeaketa (arboletan edo biltegian)
– erabilpen tekniko-ekonomiko desberdinen azterketa
– mekanizatze eta infraestrukturak
Tokiko barietateen karakterizazio lanean parte hartzea
– diren erreferentzien kapitalizazioa
– landaketen behaketa eta jarraipena
– ekoizte sistemen analisia
Esperientzia eta irakaspenen bilketa, kapitalizazioa eta hedapena, tokiko erreferentzia tekniko-
ekonomikoen finkatze prozesu batean
Fruitu kontserbatorio eta mintegi arloetan parte hartzea
LURRAMAren antolaketan parte hartzea
GALDEGIN GAITASUNAK
– BAC + 2 urte eta fruitugintzan esperientzia duena
– Laborantza eta etxalde sistemen ezagutza ona
– Fruitugintzari buruzko ezagutza teknikoa (erabakiak hartzeko laguntza sistemak barne)
– Aholkularitza emaiteko gaitasuna eta ekoizpen biologikoaz interes handia
– Harremanetan gaitasunak, bai eta ere sare lanetan hartzekoak
– Analisia, sintesien egiteko eta idazteko gaitasuna
– Autonomian eta taldean lan egiteko gaitasuna
– Elkarte munduarekiko hurbiltasuna.
BALDINTZAK :
B permisa eta auto bat baitezpadakoak dira.
Ahalaz euskaraz mintzatzen dakiena.
2026eko urtarrilan hastekoa.
Xehetasunak : Iker Elosegi, Anne-Marie Lauzet – 05 59 37 18 82
HAUTAGAITZAK :
Motibapen gutuna eta C.V.a 2025eko urriaren 30a aitzin helbide hontara igorri : iker@ehlgbai.org
⏭️ Lan eskaintza telekarga ezazu >>