Euskal Herriko Laborantza Ganbarak HAZKUNTZAZ arduratuko den animatzailea xekatzen du,
laborantza herrikoi eta iraunkor ekoizpen sistemetan.
Mugagabeko lan kontratua, denbora osokoa (35 ordu astean)
EGITEKOAK
Diziplina anitzeko ekipa baten baitan :
– Hazkuntza mailan laborantza herrikoi eta iraunkorraren garatzea : formakuntza antolaketa, aholku indibidualak, talde animazionea :
- Hazkuntza bastimenduen arraberritze, normetan ezartze edo eraikitzeko AREA-PCAE diru laguntzen erdiesteko jarraipena (formakuntza segurtatua)
- Hazkuntza inguruko segipen eta animazioneak
- Hazkuntzan instalatzeko proiektuen aholkularitzan parte hartzea
- HVE zertifikazionea
– PAC dozieren egiteko aholkularitza
– LURRAMAren antolaketan parte hartzea
GALDEGIN GAITASUNAK
– BAC + 5 urte, edo + 2 urte halako gaietan esperientzia duena
– Laborantza munduaren ezagutza
– Hazkuntza eta etxalde sistemen (bereziki kabale eta landare ekoizpena) ezagutza eta interesa ; etxalde kontabilitate eta gestioaren ezagutza. Ahalaz DEXEL tresnaren ezagutza.
– Ahalaz, instalatzeko prozesuaren ezagutza
– Lana antolatzeko, animaziorako eta proiektuen eremaiteko gaitasuna
– Analisia, sintesien egiteko eta idazteko gaitasuna
– Autonomian eta taldean lan egiteko gaitasuna
– Elkarte munduarekiko hurbiltasuna.
BALDINTZAK :
B permisa eta auto bat baitezpadakoak dira.
Ahalaz euskaraz mintzatzen dakiena.
Ahalaz 2025eko agorrilean hastekoa.
Xehetasunak : Iker Elosegi, Fanny Auclair – 05 59 37 18 82
HAUTAGAITZAK :
Motibapen gutuna eta C.V.a 2025eko ekainaren 22a aitzin helbide hontara igorri : iker@ehlgbai.org