LAN ESKAINTZA
INJENIURGOA FORMAKUNTZAZ ARDURADUNA
64 – Ainhiza Monjolose / Izura
« Laborantza ekologikora heltzeko ikuspegia » deitu goi mailako formakuntza jarraikiaren garatzeko, formakuntza horren eremaileek nahi lukete formakuntzaren ziurtatzera heldu.
Hortara heltzeko lan egin beharko duena eskuz esku ariko da formakuntzaren eremaile diren egiturekin, jadanik kudeantzaz, irakaspideaz eta administrazioko lanetaz arduratzen diren pertsonekin.
Misio kargudunak beharko du heldu ziurtatze galdera finkatzera (doakion erregistroa da begistatua). Bere esperientzian bermatuko da delako galdera ikuskatzeko, igurikatuekin bat dagola egiaztatzeko, bai eta dagokien zerbitzuen eskuartean finkatzeko. Horrez gain, formakuntzaren ibilmoldea eta iraupena segurtatzeko beharrezkoak diren diru iturriak bilatu beharko ditu. Hirugarren betebehar hau ere bada : geroko ikasleen aurkitzeko ekimenen antolatzea.
Jarduera nagusiak
– doakion erregistrorako ziurtatze txostena idaztea, formakuntzako partalierrekin hitzartuz.
– formakuntzaren ibilmoldearentzat eta proiektu deialdiei ihardesteko beharko diren diru iturrien bilatzea
– geroko hautagaien aurkitzeko jokabidea garatu : begistatuz molde egokiak hedabideen eta sare sozialen bitartez berriak kurriaratzeko.
Gaitasunak
– formakuntza injeniurgo tekniken menperatzen jakitea eta doazkien arauen ezagutza ukaitea.
– formakuntzen ziurtatze eta ahalduntasunekin lotuak diren agirien elgarretaratzeko jakintza eta usaia ukaitea.
– egitasmoen bideratzen usatua izaitea.
– egitasmoen sustatzea, antolatzea eta jarraitzea.
– sormen, antolatze eta egokitze gaitasunak preziatuak izanen dira.
Ageri eta formakuntza desiratuak : erakaskuntza, hezkuntza, formatzaleen moldakuntza, obratze ohiduren azterketa, bitartekaritza, jakintzazko edo irakaspidezko iragarpen arloko lanbideetakoak, egitasmo kudeantza barne. Master 2/ Batxilergoa+5
Hitzarmen mota : Epe mugatuko kontratua – 6 hilabetekoa – lan denbora osoa
Hilabete saria : accord de référence grillaren arabera – 30-35k€ brut
Argitasunak eta motibapen gutuna igor helbide hontara administration@formation-agroecologie-paysanne.net 2025ko urtarrilaren 15a aitzin.
LAN ESKAINTZA DESKARGATU >>