EHLG elkarteak Lurrama, laborantza herrikoiaren azoka antolatzen du. Urtero iragaiten da, azaroan, Miarritzeko erakustazokan.
Abiatu denetik, hots 2006az geroztik, jendea eta natura errespetatzen dituen Iparraldeko laborantza herrikoi eta iraunkorra goraipatzen du Lurramak, animazio anitzen bitartez (mintzaldi/eztabaida, etxe merkatua, kabalen xokoa, tailer pedagogikoak, apairu, musika…).
Ehunka boluntarioen eskukaldiari esker, Lurramak familian edo lagunen artean memento atsegin bat partekatzera gomitatzen zaitu !
20. edizioa ! Aurten, saloina azaroaren 7tik 9ra iraganen da Miarritzen, gai honen inguruan : “BIHAR ERE LABORARI”
Karia hortara, Euskal Herriko 7 probintziak elkartuko dira Lurrama denboran !