... & press enter to start

Aide à la mécanisation en zone de montagne

19 martxoa, 2026 / BY EHLG / EHLG

Mendi aldeko mekanizazio sostengatzeko proiektu deialdia atera da. 

Inbestizamenduak laguntzeko dispositibo hau “Aide à la mécanisation en zone de montagne” deitzen da, mendialdeko laborantza lanetarako material berezi batzuen erosteko.
Mendialdean kokatuak diren laborariek Akitania Berria eskualdeko eta Europako laguntza hau ukaiten ahal dute, maldetarako egokia den tresneria erosteko (berria edo bigarren eskukoa).

– Laguntza heina : % 35

– Gutienezko gastuak (onartu gastuen artean) : 4 000 € HT

– Dosiera aurkezteko 2 epealdi : 2026ko martxoaren 23tik uztailaren 15era eta 2026ko uztailaren 16tik urriaren 31ra

Debisak aurkeztu beharko dira gastuen frogatzeko: 3 aurrekondu 90 000 €-tik gorako gastuendako tresneria berriarentzat

Edozoin informazio behar izanez gero eta zuen diru laguntza galdegiten laguntzeko,  Emilie Chomard dei ezazie Euskal Herriko Laborantza Ganbarara : 05 59 37 18 82

 

 

 

Inbestizamendu laguntzetan gehiago jakin  >>

TOP