Erretreta hartze baten ondotik, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere administrazio eta finantza
kudeatzailea xerkatzen du.
Lekua : Euskal Herri barnekaldea
Lan postu mota : denbora ez osoko (gutienez 3 egun) kontratu mugagabea
Bere egitekoak, diziplina anitzeko ekipa baten baitan :
– Kontularitza : kontabilitate idazketak, banku datu eta dokumentuen kudeaketa, TVA deklarapenak, bilana eraikitzeko operazione guzien kudeaketa
– Aintzin konduen prestakuntza
– Diru sartze eta gastuen segipena, fakturazione eta pagatzea arte
– Administrazio eta finantza partaidekilako harremanak (kontularia, kondu mandataria, bankuak…)
– Aktibitatearen analisatzeko tresnen ezartze eta segipenak
– Sozial arloko partaidearekin : administrazio deklarapenak, lan kontratuen segipena, mutuela eta OPCArekin harremanak, hilabetesarien elementuen prestatze edo eraikitzea…
– Administrazio eta finantza arloetan, beste lankideen laguntza (deialdi, finantza galdeak…)
– LURRAMAren antolaketan parte hartzea
Galdegin gaitasunak :
– Kontugintza eta kudeaketa arloko BAC+2/3 formakuntza, ahalaz esperientzia duena
– Informatika eta burotika tresnen menperatzea
– Polibalentzia, zorroztasuna, antolatzeko gaitasuna, konfidentzialtasuna
– Antolaketa, lehentasunen kudeaketa gaitasunak
– Autonomian eta taldean lan egin eta inizatiben hartzeko gaitasuna
– Dinamismoa, harreman eta entzuteko gaitasuna
– Elkarte munduarekiko hurbiltasuna
Baldintzak : B permisa eta auto bat baitezpadakoak dira.
2018ko martxo/maiatzean hastekoa.
Kandidatura : interesatua denak, bere C.V.a helaraz dezala 2018ko otsailaren 16a aintzin helbide hontara : iker@ehlgbai.org edo lucie@ehlgbai.org
Xehetasunak : Iker Elosegi/Lucie Marcillac : 05 59 37 18 82