Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Etxaldeen transmisioa eta aholkularitza juridikoaz arduratuko den animatzaile teknikalaria xerkatzen du.
Lekua : Euskal Herri barnekaldea
Lan postu mota : denbora osoko kontratu mugagabea
Bere egitekoak, diziplina anitzeko ekipa baten baitan :
– Etxaldea utziko duten laborarien aholkularitza tekniko eta humanoa
– Aholku indibidualak
– Talde animazionea
– Formakuntza antolaketa
– Etxaldeen transmisioari buruzko sensibilizazioa
– Uzle eta hartzaileen arteko harremanen sortzea
– Elkarteko kideer aholkularitza juridikoa
– Laborantza, urbanismo eta sozietate zuzenbideak, zuzenbide zibila…
– Aholkularitza zerga mailean
– Idatzi ofizialen egitea (lur alokatze, sozietate estatutuak…)
– Artikulu idaztea
– Formakuntza antolaketa
– LURRAMAren antolaketan parte hartzea
Galdegin gaitasunak :
– BAC + 5 edo + 2 urte eta arlo horietan esperientzia
– Laborantza munduaren ezagutza ona
– Juridiko mailan, aholkularitza indibidual edo kolektibo aholkularitzan esperientzia
– Autonomian eta taldean lan egiteko gaitasuna
– Partaidetzan lan egin eta proiektuen eremaiteko gaitasuna
– Jende harremanak kudeatzen eta talde animazionean gaitasuna
– Analisia, sintesien egiteko eta idazteko gaitasuna
– Harremanetarako gaitasuna, entzute eta ararteko lanetarako prestutasuna
– Dinamismoa, polibalentzia, zorroztasuna
– Elkarte munduarekiko hurbiltasuna
Baldintzak :
– B permisa eta auto bat baitezpadakoak dira. Ahalaz euskara menperatzen duena.
Xehetasunak : Iker Elosegi : 05 59 37 18 82
Kandidatura : motibapen gutuna eta C.V.a 2019ko martxoaren 4a aintzin helbide hontara igorri : iker@ehlgbai.org