Trantsizio agroekologiko herrikoiaren lanbideetarako formakuntza : sartzea 2023ko azaroaran
Agroekologia hitza azkarki sartu bada ohiko hiztegian eta, batez ere, laborantza-irakaskuntzako erreferentzietan, haren inguruak zehaztu behar dira.
Ur-horniduraren, elikaduraren, biodibertsitatearen, lurraldeen bizitasunaren eta gizarte-erronken desafio handien garaietan, gure formakuntzak laborantzako trantsizio ekologikoaren ikuspegi orokorra proposatzen du.
AgTransAP – Trantsizio Agroekologiko Herrikoiaren Ikuspegi Orokorra – izeneko ikasketa esperientzien trukaketan oinarritua da, tokiko eragileeekin kontaktuan eta parte-hartzaile bakoitzaren proiektuari aplikatzen da.
Elkargo edo herriko-etxe batean lan egiten duzu ? Irakasle edo garapen elkarte bateko animatzaile zira ?…
Zatoz trantsizio agroekologiko herrikoiaren lanbideen ikastera !
Formakuntza 2023ko azaroaren 6an abiatzen da.
Izen emaite txostena 2023ko agorrilaren 31a aitzin bidali behar da.
Lotura baliagariak :
AgTransAP formakuntza berria >>
ESKUORRIA DESKARGATU >>
IZEN EMAN >>
Formakuntza honen eramaileak dira : BLE-Civam Bio, Hemen, EHLG, EHko InterAMAP elkarteak baita ere Armelle Gomez, Emile Durkheim zentroko ikertzailea eta Olivier Clement, ingeniaria eta Euskal Herriko Garapen Kontseiluko kidea.